jueves, 29 de noviembre de 2012

Keith Kelly

Gaur gai honi buruz informazioa bilatzen egon naiz interneten, eta honakoa aurkitu dut: Keith Kelly-ren elkarrizketa batetik lortutako informazioa.

Keith kelly-ren arabera, hainbat ikerketa egin ondoren, hirueledunak diren umeek gaitasun gehiago garatzen dituzte.

Ikertzaileak bilbora etorri zen bisitan, eta hiru hizkuntzatan irakatsiko dituzten irakasleekin txarla izan zuen. Bertan hurrengoa esan zuen: Euskal Herria oso ondo ezagutzen zuela, eta bertako umeek besteekiko abantaila handia zutela: bi hizkuntza badakitela normalean ( gaztelera eta euskara). Beraz, hirueledunak izateko, hizkuntza bakarra falta zaizkie.

Beste alde batetik, beste herrialde batzuetan dagoen metodologia eta proiektuei buruz hitz egin zuen, adibidez, ezaguna den Finlandian, edo baita ere Luxemburgon.

Amaitzeko, hizkuntza baten ikaskuntza eskolan bakarrik ez dagoela aipatu du, izan ere gizartearen eginkizuna da hori. Gelan ikasteaz aparte, gizartean ere ikasi behar da hizkuntza bat.

Hemen usten dizuet informazio honen link-a:

http://pequelia.es/46687/ninos-trilingues/

No hay comentarios:

Publicar un comentario