miércoles, 28 de noviembre de 2012

Konparatzen

Jarraian, lehen hezkuntzako ingeleseko klase biren bideoak uzten dizuet.
Biak konparatzea erabaki dut. Lehenengo bideoan, andereñoak galderen bidez ikasleek ingelesez hitz egin dezaten saiatzen da. Galdera errazen bitartez, ikasleek parte hartzen dute, eta hitz berriak ikasten dituzte.
Bigarren bideoan, ordea, irakasleak gauzan esan eta ikasleek batera erantzuten dute.Ondoren irakasleak klasearekin aurrera doa eta umeekin jolas bat egiten du, estruktura gramatikalak lantzeko.

Klase aproposena, nire ustez bien arteko batuketa izango litzateke. Hasieran, galdera ezagunak egin, haiek parte hartzeko, eta ondoren klasearekin jarraitu eta jolasen bat egin. Hau da, ingelesa ondo pasatzen ikasi, nahiz eta beharrezkoa izan ere batzuetan gramatika etb ikastea.


1. bideoko klasea
https://www.youtube.com/watch?v=2xx-a88Xh9I

2. bideoko klasea
https://www.youtube.com/watch?v=uwwEKTZbt2Y&feature=related

No hay comentarios:

Publicar un comentario